feminismo, ekologismo eta antiarrazismotik

Ekonomia kooperatibo, sozial eta eraldatzaile baten alde!

Hurrengo kanpainak

KANPORANTZ, BARRURANTZ

Kanpora begira, gure esku hartzearen lau ildo nagusiak justizia sozialean eta trantsizio ekologikoan oinarritzen dira, hain zuzen azken urteetan garatutako hastapen lanetik sortuak: desberdintasun sozialen aurkako borroka, lan-prekarietatearen eta sindikatuen bazterketaren aurkako borroka, ezinbestekoa den eraldaketa ekologiko eta energetikoaren aldeko borroka eta landa-munduaren biziberritzearen aldeko ildoa. Lan-esparru guztiak zeharkakoak izango diren lehentasun finkoek zeharkatzen dituzte: arrazakeriaren aurkakoak, feminismoenak, ekologismoa edota normalean baztertuak diren eragileak Ekonomia Sozial Eraldatzailera erakartzea.
Barrura begira, aldiz, Fundazioak erronka garrantzitsuak ere baditu: finantza-autogestioa oinarri sozial sendo eta egonkorrarekin bermatzetik -2020an kide berriak hartzeko kanpaina bat burutuko da- Coop57ko lurralde-sail guztien inplikazioarekin gobernantza-eredu arin, dinamiko eta erabilgarri bat egituratzeraino. Gainera, Fundazioak ahalegin komunikatibo gehigarria egingo du eta gogoetaren zein alternatiben hedapenaren esparruan definitzen hasiko da egungo eredu kapitalista, harrapari eta patriarkalaren ondorioz sortzen diren aukera eta alternatiba kolektiboetan.

Azken proiektuak

Tantak harria zulatzen du, ez bere indarragatik, bere konstantziagatik baizik

Ovidi

Zer ari gara egiten?

Prekarizatu, segregatu eta baztertzen duen kapitalismo neoliberalaren testuinguruan desberdintasun sozialak, euren dimentsio guztietan, hazi, betikotu eta areagotu egiten dira gero eta bidegabeagoak eta polarizatuagoak diren errealitate sozialak sendotuz. Coop57 Fundazioan lankidetza-, gizarte- eta komunitate-bide berriak jorratzen ditugu, eredu asistentzial eta aringarrien markoa gaindituz pertsonak eta bizitza duina erdigunean kokatuko dituzten proiektu emantzipatzaile eta eraldatzaileak sortzeko; beti ere kaltetutako pertsonen parte-hartze zuzenarekin eta behetik gorako dinamika batean.

Soldatapeko pobreziak Kataluniako langileen % 16ri eragiten dio (575.000 pertsona); gainera, oinarrizko lan- eta sindikatu-eskubideen urraketak eta lan-baldintzen muturreko makurtzeak nabarmenak dira ekoizpen-sektore askotan. Coop57 Fundazioan langileen borroka autonomoak sustatzeko lan egiten dugu eta kolektibo prekarizatuen lan-borrokak babesten ditugu, gizarte-mugimenduen konplizitatea piztuz.

Nekazal munduak bizi duen ageriko krisiaren aurrean: despopulazio eta amore eman beharrarekin, lurralde desoreka eta exodoarekin, utzikeriaren, ahanzturaren eta erdigunea eta periferiaren arteko desberdintasunen areagotzearekin Coop 57 Fundazioak funtsezko lan-eremutzat jotzen ditu landa-ingurunearen zein elikaduraren eta nekazaritzaren etorkizuna, betiere elikadura-subiranotasunaren, kooperatiba-ekonomiaren, ingurumen-justiziaren, gizarte-eskubideen eta biodibertsitatearen defentsaren irizpidepean.

Gehiegikeria ekologikoaren, kolapso energetikoaren eta erregai fosilak agortzearen testuinguruan (Peak oil) trantsizio energetikoa -emaitza nola egiten den eta nork egiten duenaren araberakoa izango da- funtsezko faktore bihurtzen da orainean eta etorkizunerako. Coop 57 Fundazioak mundu bizigarri eta jasangarri bat ziurtatzeko lan egin nahi du, ekologiaren mendekoak eta elkarrekiko menpekoak garen funtsezko premisatik.

Azken albisteak

Eskerrik asko #GazpachoGitano-ren sukaldea posible egiteagatik!

Duela urtebete eskas, #GazpachoGitano kanpaina nola hasi pentsatzen hasi ginen. Sevillako Hegoaldeko Poligonoan, Espainiako lurralderik desorekatuenean, industria-sukalde komunitario bat egin ahal izateko konfiantza eta elkartasuna…
Gehiago Irakurri

Borrokan jarraitzen dugu

0
esperientzia-urte
finantza etiko eta kooperatiboetan
0
entitate
sarean lan eginez
0
proiektu
1995etik finantzatuta
0 +
milioi euro
eraldaketa sozialerako