Ekarpen Ekonomikoen trazabilitate-irizpideak
EZ DA ONARTUKO Coop57 Fundazioari ekarpen ekonomikoak egitea honako jarduera hauek sustatzen dituzten pertsona, entitate edo enpresek:
Armak ekoitzi eta saltzea, eta pertsonak iraintzen dituzten eta jokoak eta kasinoak sustatzen dituzten praktika ekonomikoak. Diktadurako erregimen politikoak babestea. Haurrak lanerako erabiltzea, laneko segurtasun- eta osasun-arauak haustea, justifikaziorik gabeko plantilla murrizteko espedienteak egitea, lanpostuak eskuratzeko edo bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzeko berdintasun-araurik ez izatea.
Ingurumena suntsitzea, lurzorua, ura, airea kutsatzea, pestizidak sortu eta banatzea, energia nuklearra sortzea, etab.
Animaliekin esperimentatzea.
Finantza-espekulazioa eta paradisu fiskalen erabilera.
Nekazaritza intentsiboa, bioteknologia eta manipulazio genetikoa.
Zur tropikala lehengai gisa erabiltzea edo baso tropikalak botatzea.
Merkataritza- eta publizitate-portaera alderdikoia, eta kontsumitzaileen manipulazioaren bidezkoa.
Klientelismo politiko eta ustelkeria mota guztiak.
Monopolio ekonomikoak.