Germinador Social (Ernatzaile Soziala) eredu sozial berritzaileen sorrera bultzatuko duen lehiaketa da, zeinak helburu duen trantsizio energetikoa xede duten tokiko eragile berriak sortzea. Proiektuaren asmoa da energia berriztagarrien eta efizientzia energetikoaren alorrean ekonomia sozial eraldatzailea sustatzea; energiaren demokratizazioan eraginez eta kontsumitzaileen ahulduntzea bideratuz.

Proiektu honen sustatzaile dira: Som Energia eta Coop57 Fundazioa. Eredu energetiko eta sozialaren eraldaketarako lankidetza sustatzea dute helburu.