«Ez da inoren soldata ezta xentimo bat ere handitu behar; ez da ordu bakar batean ere laburtu behar inoren laneguna; izan ere horrek, laster Lurrean, dena eskrupulu gutxien dituzten sei biztanleren eskuetan egongo den prozesu gozo eta azkarra atzeratu lezake».
Coop57 hasiera batean baldintza duineko lanpostuak bermatzeko sortu zen, kooperatibagintzaren berreskurapen eta bultzadatik abiatuta, eta 1990eko hamarkadan prekarietatea zabaldu eta sakondu zuen lan krisiari modu solidarioan erantzuteko. Hogeitabost urte eta gero, arazo nagusia eredu ekonomiko antisozial, bideraezin eta jasanezina da, eta errealitate hunkigarri berriak aurkitzen ditugu, hala nola, soldatapeko pobrezia, Kataluniako langileen % 16ari eragiten diona (575.000 pertsona), oinarrizko lan- eta sindikatu-eskubideak urratzea eta ekoizpen-sektore askotako lan-baldintzen erabateko debaluazioa.