Bai, denak du bere istorioa. Gurea laurogeiko hamarkadaren erdialdean hasi zen, herrialdearen desindustrializazio krisiaren, enpresen itxieraren eta langabeziaren hazkunde neurrigabearen erdian. Krisi garaian alternatibak sorrarazi nahi ziren, bat bera ere egon ez eta sortzea aurreikusten ez zenean. Coop57 jaio egin zen, ia jakin gabe, gehien behar zenean eta dena oso zail zenean, inoiz huts egin ez eta beti inplikatzen direnen eskuetatik: Bruguera argitaletxe zaharreko langileen borroka batetik; 1986tik eta lau urte baino gehiagoz, 1990ean Auzitegi Gorenak erabateko arrazoia eman zien arte, euren lanpostua defendatu zuten borroka hartatik.

Lortutako kalte-ordainen zati bat Coop57ren hazia izan zen, hasierako kapital soziala (beste zati bat Nikaraguara bideratu zen eta beste bat Andaluziako Sindicato de Obreros del Campo-ra). Orduz geroztik, sare-eredu berezko batekin eta hazkunde iraunkor eta jasangarriaz, Coop57 errealitate sendotu bat da Katalunian, Aragoin, Madrilen, Andaluzian, Galizan, Euskal Herrian eta Asturiasen. Aurten, Coop57k 25 urte beteko ditu finantza zerbitzu etiko eta solidarioen kooperatiba gisa, eta 70 milioi euroko balioa duten 1.500 proiektu baino gehiago finantzatu ditu.

Eta beti harago joateko asmo horrekin, Coop57k Fundazioa sortu zuen 2014an, bi sortze helbururekin eta helburu zehatz batekin

Baliabide ekonomikoak biltzeko eta hauetaz hornitzeko mekanismo bat antolatzea

Zeharkako izaera duten eta askotariko tresnak behar dituzten ekonomia sozial eraldatzaileko ekimenei finantza-laguntza emateko mekanismo osagarri bat egituratzea.

Azken batean honen guztiaren helburu behinena ekonomia sozial eraldatzailearen garapena indartzea da, baita eraldaketa sozialaren aldeko borrokan laguntzea ere, hain zuzen, pertsonengan eta gure ingurunearen garapen zuzen eta berdintasunezkoan oinarritutako ekonomia eraikitzen laguntzeko.

Si continues navegant per aquest lloc web, acceptes utilitzar les galetes. Més informació.

La configuració de les galetes d'aquesta web està definida com a "permet galetes" per poder oferir-te una millor experiència de navegació. Si continues utilitzant aquest lloc web sense canviar la configuració de galetes o bé cliques a "Acceptar" entendrem que hi estàs d'acord.

Tanca