Fundazioak trazabilitate-irizpide propioak ezartzen ditu bere funts ekonomikoen jatorrian eta xedean, finantza etiko, sozial eraldatzaileen printzipioen arabera.

Jatorriaren kasuan, guztiz bazterturik geldituko dira jatorri hauek dituztenak:

  • Armak ekoitzi eta saltzea, eta pertsonak iraintzen dituzten eta jokoak eta kasinoak sustatzen dituzten praktika ekonomikoak.
  • Diktadurako erregimen politikoak babestea.
  • Haurrak lanerako erabiltzea, laneko segurtasun- eta osasun-arauak haustea, justifikaziorik gabeko plantilla murrizteko espedienteak egitea, lanpostuak eskuratzeko edo bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzeko berdintasun-araurik ez izatea.
  • Ingurumena suntsitzea, lurzorua, ura, airea kutsatzea, pestizidak sortu eta banatzea, energia nuklearra sortzea, etab.
  • Animaliekin esperimentatzea.
  • Finantza-espekulazioa eta paradisu fiskalen erabilera.
  • Nekazaritza intentsiboa, bioteknologia eta manipulazio genetikoa.
  • Zur tropikala lehengai gisa erabiltzea edo baso tropikalak botatzea.
  • Merkataritza- eta publizitate-portaera alderdikoia, eta kontsumitzaileen manipulazioaren bidezkoa.
  • Klientelismo politiko eta ustelkeria mota guztiak.
  • Monopolio ekonomikoak.

Halaber, Fundazioaren funts ekonomikoen xede izan daitezke Fundazioaren sorreran finkatutako helburu sozialekin bat datozen ekimenak, irizpide positibo hauek dituztenak:

  • Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea, bereziki kooperatibak, ekonomia sozial eraldatzaileko entitateak eta zailtasunak dituzten kolektiboak laneratzeko enpresak eta ekimenak.
  • Ondasunak ekoiztea eta kalitatezko eta prezio eskuragarriko zerbitzuak ematea, ahal den neurrian material naturalak erabiltzea lehenetsiz edo ahalik eta gutxien landuz.
  • Elkarlanean eta ekonomia eraldatzailearen praktiketan oinarritutako merkatu sozialak eta eredu ekonomikoak artikulatzea.
  • Dibertsitate funtzionala duten pertsonei kalitatezko zerbitzuak eta beste laguntza batzuk ematea.
  • Energia kontserbatu eta ekoiztea, iturri jasangarriak eta ez-kutsatzaileak erabiliz, edo iturri horiek bultzatzen dituzten jarduerak eginez, hala nola etxebizitzak zaharberritzea, iraunkortasun eta energia aurrezteko irizpideak erabiliz.
  • Materialak, produktuak eta haien paketeak birziklatzea, eta hondakinak minimizatzea.
  • Banaketa-prozesuak murriztea, bereziki distantzia luzeko garraioa.
  • Ingurumen-politikak ezartzea eta gizarte-ekimenei laguntzea.
  • Tokiko garapenaren aldeko ekimenak.
  • Generoen arteko aukera-berdintasuna ondasunak ekoizteko eta zerbitzuak emateko jardueretan.
  • Kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren gardentasuna.
  • Nazioarteko harreman eraldatzaileak, lankidetza horizontalean oinarrituak, munduko edozein tokitan ekonomikoki eta sozialki egoera larrian direnekin.
  • Espainiako estatuan bizi diren gutxiengo behartsuak ahalduntzeko ekintzak.

Si continues navegant per aquest lloc web, acceptes utilitzar les galetes. Més informació.

La configuració de les galetes d'aquesta web està definida com a "permet galetes" per poder oferir-te una millor experiència de navegació. Si continues utilitzant aquest lloc web sense canviar la configuració de galetes o bé cliques a "Acceptar" entendrem que hi estàs d'acord.

Tanca