«Munduko ordena kanibalaren aurka»


Jendarte-desberdintasunak, bere dimentsio guztietan, handituz doaz gelditu gabe, kronifikatuz, larrituz, gero eta bidegabeagoak eta polarizatuagoak diren jendarte-errealitateak sendotuz; prekarizatu, bereizi eta baztertu egiten duen kapitalismo neoliberalaren testuinguruan. Gauza bera egin eta emaitza desberdinak lortu nahi izatea alferrikakoa bada, lehenbait lehen kooperatiba-tresna berriak eta jendarte-tresna komunitarioak behar dira, esparru asistentzial eta aringarriak gaindituko dituztenak, kaltetutako pertsonen zuzeneko parte-hartzearekin eta behetik gora, pertsonak eta bizitza duina erdigunean kokatzen dituzten emantzipazio- eta eraldatze-proiektuak sortuko dituztenak. Kapitalismoak azkartzen dituen degradazio ekologikoa, jendarte-harraparitza eta erregresio etikoa direla eta, beste behin ere, gaur egun premiazkoena alternatiba sendoak eta solidarioak, kooperatiboak eta partekatuak, ekologikoak eta feministak eraikitzea dela egiaztatu da.