Euskal Herrian, lurraldeen arteko desorekaren aurrean, Udalbiltzak landa eremuetako herrietan biziberritze programa jarri du martxan, Olatu Koop (Coop57ko bazkidea) eta Coop57 Fundazioaren inplikazioa eta partaidetzarekin. Programak erantzun bateratua eskatzen du eta ESEtik (Ekonomia Sozial Eraldatzailetik) laguntza teknikoa zein ekonomikoa eskaintzen zaio bereziki egoera ahulenean dauden eskualdeetan, batez ere lehen bultzada behar duten proiektuetan.