«Aldatu ezin ditudan gauzak onartzeari utzi diot. Onartu ezin ditudanak aldatzen ari naiz»

Angela Davis

Hauek dira Fundazioak lantzen dituen arloak:

Sustapena eta hedapena

Ekonomia sozial eraldatzaileko proiektu berriak, laguntza-, prestakuntza- eta antolaketa-tresnen bidez, hala nola prestakuntza edota laguntza; horrela bultzatuko dira, sare-jarduera, merkatu soziala, formatu kolektibodun okupazio egonkorra sortzea, eta ekonomia soziala eraldatzailea indartzea.

Gauzatzea

Ekonomia sozial eraldatzaileko ekimenei finantza-laguntza emateko eragiketak gauzatu, esperientzia berriak barne, interes sozial handiko eta ekonomikoki bideragarriak diren proiektuekin. Finantza-laguntza horrek hainbat forma har ditzake, hala nola, itzuli beharrik gabeko ekarpenak, abalak, interesen hobariak, etab.

Gogoeta

Gizarte-ekonomiak, kooperatibismoak eta finantzek gure errealitateen eraldaketa sozialean duten eginkizunari buruz. Fundazioaren helburua da, halaber, ikuspegi postkapitalista, feminista, antiarrazista eta ekologista batetik pentsatzea eta birpentsatzea. ‘ENSEMS’ proiektuaren bidez, hausnarketa eta autokritika guneak ireki nahi ditugu, baita oraindik eraikitzeko ditugun etorkizuneko erronken laborategi gisa ere. Erantzunak bezain garrantzitsuak direlako galderak. Elkarren mendekoak dira.