Coop57 gara. Are Coop57ago.

Fundazioa, ordea, 2014ean jaio zen Coop57ren baitan emandako eztabaida luze baten ostean. Eztabaida, Fundazioaren funtzio eta bideragarritasunean oinarritu zen, fundazio ororen izaera pribatua zela eta. Edonola ere, ekonomia sozial eraldatzaileak izan ditzakeen behar sozial eta finantzarioei erantzun berriak emateko kooperatibak zituen mugen jakitun ginen.

Tresna berriak bilatu behar berriak asetzeko: hori da Coop57 kooperatibaren filosofia.

Kooperatiba bat iristen ez den lekura iristea, Coop57k egiten duen lanaren paraleloan, osagarri eta gehigarri izango litzatekeen tresna gisa sortutako fundazio batetik. Intersekziotik beretik -kooperatibagintza, finantza etikoak, ekonomia eraldatzailea- eta, hain zuzen ere, helburuetatik beraietatik: eraldaketa soziala, kooperatibagintza sustatzea eta ekonomia sozial eraldatzailera eragile berriak erakartzea. Ikuspuntu erabat postkapitalista, feminista, ekologista eta antiarrazista izanda, gaur egungo munduaren behar eta larrialdiei erantzunak emateko, Fundazioak etorkizuneko erronkei ere aurrea hartu nahi die, demokrazio politiko, sozial eta ekonomiko osoaren hortzimugan gabeziak antzeman eta berrikuntzak egiteko.

Si continues navegant per aquest lloc web, acceptes utilitzar les galetes. Més informació.

La configuració de les galetes d'aquesta web està definida com a "permet galetes" per poder oferir-te una millor experiència de navegació. Si continues utilitzant aquest lloc web sense canviar la configuració de galetes o bé cliques a "Acceptar" entendrem que hi estàs d'acord.

Tanca