JENDARTE-DESBERDINTASUN ETA BAZTERKERIAREN AURKAKO BORROKA
Abian den proiektua, Fundazioak bultzatutako lehen mikromezenazgo-ekimena finantzatuko du; Sevillako Hegoaldeko Poligonoko las 3.000 viviendas auzoan sukalde komunitario bat eraikitzea, Espainiako Estatuko eremu pobretuenetako bat dena eta biztanlerian elikadura-gabezia larriak dituena. Vencedores ijitoen komunitateak berak bultzatutako eta autokudeatutako proiektu aitzindaria da, eta sukaldearen bidez 18.000 dieta bermatu nahi ditu urtero. Proiektuaren helburua 2020ko ekaina baino lehen 35.000 euro lortzea da, sukaldeko ekipoak eraiki eta erosi ahal izateko.