«Egin dezakegun iraultzaileena gure lurraldeetan harreman sozial berriak sortzen tematzea da»


Gure proiektuak
Bizitzen ari garen eta aldatzen dugun orainalditik nahi dugun etorkizunari aurrea hartzea. Jakitea nola bezain garrantzitsua dela zer ere. Egunero, erradikaltasun demokratikotik abiatuta, autogestio, asanblada eta autoantolaketa sozialaren printzipioetan sakontzea. Horregatik, hasiera-hasieratik, Fundaziotik bultzatu nahi ditugun proiektuek izan behar dituzten oinarrizko irizpide batzuk zehaztu ziren. Besteak beste, demokraziaren eta autogestioaren ikuspegitik: kolektiboa, gizartean eta lurraldean errotua, behetik gora eraikia, merkatu sozialaren eta ekonomia sozial eraldatzailearen sustatzaile gisa komunitate-ikuspegia duena, pertsonak ardatz dituena, erreplikagarria eta osagarria eta berritzailea.