«Emaizkidazue aukerak, bestela ito egingo naiz»


Fundazioa sortzeko beste modu bat posible da.
Hori esaten genion eta esaten diogu elkarri. Fundazioaren zereginari buruzko eztabaidak lan-partekatu eta deliberazio-ordu asko hartu dizkigu, batez ere Coop57ren zeregin orokorrean egokitzeari buruz, zeina “hutsaren teorian” laburbildu baitzen: iristen ari ez ginen esparruak proposamen eta proiektuz betetzea. Ekonomia sozial eta kooperatiboaren azken bi hamarkadetako esperientzietatik ikasiz (haien potentzialetatik, mugetatik eta erronketatik), jendarte-mugimenduei arreta eskainiz eta haiei entzunez, eta mundu osoan eguneroko alternatibak eraikitzen dituzten ekimenekin konektatuta, Fundazioak sarean lan egiten du, Coop57ren jendarte-oinarritik bertatik eta gizartearen eta ekonomiaren eraldaketarako konplizitate berriak ehunduz.
Fundazioa hurrengo printzipioek zuzentzen dute: Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (ACI) printzipio kooperatiboek (atxikimendu askea eta borondatezkoa, kontrol demokratikoa, parte-hartze ekonomiko eta soziala, autonomia eta independentzia, hezkuntza eta prestakuntza, interlankidetza, komunitatearekiko konpromisoa) eta finantza etikoen printzipio unibertsalek (etika aplikatua, parte-hartzea, koherentzia, gardentasuna eta inplikazioa).