«Sintomari klima-aldaketa deritzo, baina gaitzaren izena kapitalismoa da»
Jorge Riechmann
Aspalditik ari gara gutxiegi egiten (gutxienez, 1972an Meadows senar-emazteek ‘Hazkundearen mugak’ idatzi zutenetik) eta gehiegikeria ekologikoaren, kolapso energetikoaren eta erregai fosilen (peak oil) agortzearen testuinguruan. Trantsizio energetikoa (emaitza nola egiten den eta nork egiten duenaren araberakoa izango da) orainaren eta etorkizunaren funtsezko faktore gisa suertatzen da mundu bizigarri eta jasangarri bat ziurtatu nahi badugu, ekologiaren mendekoak eta elkarrekiko menpekoak garela dioen funtsezko premisatik.