Palestinan bizitzari eustea, ogibidez ogibide.

Palestinan, okindegi bat, joste-tailer bat edo olibondo-zelai bat izatea ez da bizimodua ateratzeko modu bat bakarrik, erresistentziarako modu bat ere bada. Lurrak suntsitu, pertsonak espetxeratu, merkatuak bonbardatu eta lurraldeak blokeatzen dituen okupazio baten erdian, milaka palestinar egunero jaikitzen dira ereiteko, janaria prestatzeko, josteko, garraio edo zaintza lanak egiteko. Komunitate osoak sostengatzen dituzten lanbideak dira eta horregatik ere erasotzen dituzte.

Errealitate horren aurrean, Coop57 Fundaziotik, Palestinako ekonomia solidarioaren autonomia babestea dugu helburu eta bertako herri ekonomiaren tresna zehatz baten bidez egingo dugu, palestinako DAMAN proiektuaren bidez hain zuzen. DAMAN, ekimen txikien mikromaileguak bermatzen dituen Kredituen Berme Solidarioko sistema da. Horietako ekimen asko emakumeek gidatutakoak direla azpimarratu nahiko genuke gainera. Gerra eta okupazio testuinguruan bereziki funtsezkoa da mikrofinantzetako erakundeen arriskua partekatzen duen sistema bat edukitzea, ordainketei aurre egiteko mugako zailtasunek jarduera ekonomikoa larriki eragozten baitute. Negozio bat suntsitzen bada edo langile bat kartzelan badago, DAMANek maileguaren zati bat ordainduko du (%80 arte).

Finantza-elkartasuna indartzeko eta Palestinako ekonomia soziala zutik jarrai dezan Coop57 Fundazioak dirua biltzeko kanpaina abiarazi du, autonomiarako eta zaintzarako baliabidea izan dadin. Gure herrialdeek okupazioa armekin finantzatu eta genozidioa isiltasun konplizearekin normalizatzen duten bitartean, gure sareek Palestinako bizimodu duinari eusten dion herri ekonomia bultzatuko dute.

Kanpaina hau justizia ekonomikoaren aldeko apustua da, ekonomia pertsonen zerbitzura egon behar dela uste dugunon proposamena, alegia. Kolonialismoaren aurrean, elkartasun internazionalistaren bitartez bizimodu duinaren alde borrokatzen dutenen sareak indartu ditzagun.

BiziHotsa jaio da: Erresitentzia kutza

Fundazioak mugimendu sozialen eta ekonomia sozial eraldatzailearen zerbitzura jarri ditu bere indarrak. Horregatik, honelako ekimenak erraztu eta babesten ditugu.

 

BiziHotsa jaio da, hainbat kolektiborentzat dirua bilduko duen erresistentzia kutxa. Covid-ak are gehiago zaildu du kolektibo antiarrazista, feminista eta antikapitalisten proiektuen egikaritzea. Hiru aste iraungo duen lehen fase honek, eta 60 mila euro biltzea izango da helburua.

BiziHotsa erresistentzia kutxa, kolektibo feministek, emakumeen elkarteek, kolektibo antiarrazista eta antikapitalistek, Euskal Herriko kooperatiben sareek (Olatukoop), sindikatuek eta herritarren sareek sortutako kutxa da, bizi dugun ofentsiba neoliberalari, eta COVID19ren ondorioz, are gehiago larriagotu den egoerari aurre egiteko. Funts kooperatiboa izan nahi du kutxak eta bi faseetan banatuko da proiektua: urgentziazko fasea (oinarrizko beharrak asetzeko) eta egonkortze fasea (alternatiba ekonomikoak garatzeko).

Lehen fase honetan, 60.000€ lortu nahi dira kolektiboek dituzten premiazko beharrei aurre egin eta autonomia ekonomikoa lortze bidean.

Gainera, lehen fase honetan, aholkularitza juridikoa eskainiko da indarkeria matxista jasaten dutenentzat, diru-laguntzak eta laguntza publikoak izapidetzen eta jasotzen laguntzeko eta isunei eta zigorrei aurre egiteko (ehuneko handi batean irizpide arrazistekin ezarritakoak).

BiziHotsa erresistentzia kutxak elkartasuna eta elkarrekiko laguntza balioesten ditu, eta, horregatik, 15 proiektu laguntzeko lehen deialdia bultzatu dugu. Izan ere, proiektu horiek erakunde publikoek egin behar luketen eta egiten ari ez diren lana egiten ari dira, kaletik eta oinarrietatik larrialdi-egoerei erantzunez. Irtenbide zuzenak ematen ari diren ekimenak dira, proiektu politikoak, eta irauteko baliabideak behar dituzte: Mujeres con voz, Koops34, Malen Etxea, Amuge, Firekutzen, Mujeres Mawra, Novisi, Caja Antiracista, Red de Solidaridad de San Fran, Chile Lindo, Asociación Afro, Teranga, Mujeres en la diversidad, Ahizpatasuna, Agharas.

Informazio gehiago: www.bizihotsa.eus

Zure ekarpena hemen egin dezakezu: bizihotsa.coop57.coop

Si continues navegant per aquest lloc web, acceptes utilitzar les galetes. Més informació.

La configuració de les galetes d'aquesta web està definida com a "permet galetes" per poder oferir-te una millor experiència de navegació. Si continues utilitzant aquest lloc web sense canviar la configuració de galetes o bé cliques a "Acceptar" entendrem que hi estàs d'acord.

Tanca