10 urtez garrantzitsua dena errotzen

Duela hamar urte, Coop57k hazi bat erein zuen, babestu ahal izateko ekonomikoki bideragarriak diren ekimenak, baita errealitatea eraldatzeko ezinbestekoak diren baina finantzaketa-eredu tradizionalekin bat ez datozen proiektuak ere.
Horrela sortu zen Coop57 fundazioa.

Harrezkero, zaintza-proiektuak, ekimen kulturalak, komunitarioak eta nazioarteko elkartasunekoak babestu ditugu, eta irabazizko logikak alde batera utzita bizitzari eusten dioten espazio eta alternatiben autokudeaketa bultzatu dugu.
Orain errotzen jarraitu nahi dugu. Komunitatea, interdependentzia, bizitza duinak, autonomia eta etorkizun desiragarriak proiektatzea ahalbidetuko diguten alternatibak errotzen.

Eusten gaituzten eta elkarrekin eraikitzen jarraitzeko aukera ematen diguten sustraiak elikatzen jarraitzera animatzen zaitugu, donazio baten bidez.

Eskerrik asko gurekin jarraitzeagatik!

Palestinan bizitzari eustea, ogibidez ogibide.

Palestinan, okindegi bat, joste-tailer bat edo olibondo-zelai bat izatea ez da bizimodua ateratzeko modu bat bakarrik, erresistentziarako modu bat ere bada. Lurrak suntsitu, pertsonak espetxeratu, merkatuak bonbardatu eta lurraldeak blokeatzen dituen okupazio baten erdian, milaka palestinar egunero jaikitzen dira ereiteko, janaria prestatzeko, josteko, garraio edo zaintza lanak egiteko. Komunitate osoak sostengatzen dituzten lanbideak dira eta horregatik ere erasotzen dituzte.

Errealitate horren aurrean, Coop57 Fundaziotik, Palestinako ekonomia solidarioaren autonomia babestea dugu helburu eta bertako herri ekonomiaren tresna zehatz baten bidez egingo dugu, palestinako DAMAN proiektuaren bidez hain zuzen. DAMAN, ekimen txikien mikromaileguak bermatzen dituen Kredituen Berme Solidarioko sistema da. Horietako ekimen asko emakumeek gidatutakoak direla azpimarratu nahiko genuke gainera. Gerra eta okupazio testuinguruan bereziki funtsezkoa da mikrofinantzetako erakundeen arriskua partekatzen duen sistema bat edukitzea, ordainketei aurre egiteko mugako zailtasunek jarduera ekonomikoa larriki eragozten baitute. Negozio bat suntsitzen bada edo langile bat kartzelan badago, DAMANek maileguaren zati bat ordainduko du (%80 arte).

Finantza-elkartasuna indartzeko eta Palestinako ekonomia soziala zutik jarrai dezan Coop57 Fundazioak dirua biltzeko kanpaina abiarazi du, autonomiarako eta zaintzarako baliabidea izan dadin. Gure herrialdeek okupazioa armekin finantzatu eta genozidioa isiltasun konplizearekin normalizatzen duten bitartean, gure sareek Palestinako bizimodu duinari eusten dion herri ekonomia bultzatuko dute.

Kanpaina hau justizia ekonomikoaren aldeko apustua da, ekonomia pertsonen zerbitzura egon behar dela uste dugunon proposamena, alegia. Kolonialismoaren aurrean, elkartasun internazionalistaren bitartez bizimodu duinaren alde borrokatzen dutenen sareak indartu ditzagun.

Amillubi proiektuak 190.000 euro batu ditu herritar eta eragileei esker lehenengo sei hilabetetan

Kanpainak, termino globaletan, dagoeneko 282.478 euro bildu ditu, lehen sei hilabeteetan mila dohaintza gaindituz.

Zestoako Amilibia baserria eta bere lurrak eskuratzea eta bertan elikadura burujabetzari loturiko laborantza proiektu agroekologikoak martxan jartzea; horixe du helburu Biolur elkarteak. Horretarako, besteak beste, abenduan ekin zion interneteko diru bilketa kanpainari eta maiatza bukaera arteko epea finkatu zuen. Helburuari zenbaki bat jartzerakoan, erronka handia planteatu zuen: 150.000 euro lortzea internet bidezko kanpainan, bide honetatik lortutakoa ez da makala: 142.604 euro. Diru kopurua bezainbeste baloratzen dute proiektuari ekarpena egin dion komunitate zabala. Zenbakiak xehe azaldu nahi dituzte, ohar honen bidez.

Gehiago Irakurri “Amillubi proiektuak 190.000 euro batu ditu herritar eta eragileei esker lehenengo sei hilabetetan”

Si continues navegant per aquest lloc web, acceptes utilitzar les galetes. Més informació.

La configuració de les galetes d'aquesta web està definida com a "permet galetes" per poder oferir-te una millor experiència de navegació. Si continues utilitzant aquest lloc web sense canviar la configuració de galetes o bé cliques a "Acceptar" entendrem que hi estàs d'acord.

Tanca