Duela urtebete eskas, #GazpachoGitano kanpaina nola hasi pentsatzen hasi ginen. Sevillako Hegoaldeko Poligonoan, Espainiako lurralderik desorekatuenean, industria-sukalde komunitario bat egin ahal izateko konfiantza eta elkartasuna eskatu nahi genizuen. Hamarkada luzez erakundeen utzikeriak pobretutako lurraldera elkartasuna eraman nahi genuen.

Coop57 Andaluziak, Coop57 Fundazioak eta Asociación Cultural Gitana Vencedores elkarteko kideok ilusio handiz helarazi nahi dizuegu honako bideoa, jasotako emaitzak erakusteko. Sukaldea martxan dago, 70 etxetarako otorduak prestatzen, eta hori guztia nutrizio-kalitateari arreta jarriz eta bertako produktuak erabiliz. Horizontaltasunarekin lan eginez, ahalduntzea bultzatuz, eta elkarrekiko laguntza eta ahalegina osagai nagusi direla.

Kooperatibismoaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokaren proiektu honek erakusten du behetik abiatuta proposamen alternatibo eta ahalduntzaileak eraiki daitezkeela. Ehunka pertsona eta erakunderen laguntza jaso du #GazpachoGitano kanpainak. Sevillako Hegoaldeko Poligonora zoazenean, pasa zaitez Vencedores-en lokaletik. Ijito gazpatxoa izango duzue zain. Mila esker proiektu hau posible egiteagatik!

http://